San Pelayotako egitaraua
Publicado en TXOSNAK el Junio 24, 2009 por loreeizagirreEman atxikimendua txosnen alde
Publicado en TXOSNAK el Junio 15, 2009 por loreeizagirreEgin klik hemen eta eman atxikimendua txosnen alde.
Adierazpena irakurtzeko ere hemen daukazue.
www.gurekinjai.mundua.com
Zarauzko txosnak arriskuan!
Publicado en Uncategorized el Mayo 29, 2009 por loreeizagirre
Txosnak arriskuan daude, zarauzko udalak Gurekin Jai batzordearekin hitz egin gabe txosnak jartzeko baimen berria kaleratu du eta aurretik zeuden zailtasunei, oztopo berriak ezarri dizkie. Egoera larria dela eta adierazpen bat atera dugu eta herriko eragile ezberdinen eta herritarren atxikimendua jasotzen ari gara. Hau guztia gure blog berrian ere aurkituko duzu: http://gurekinjai.mundua.com/
Laster datoz San Pelaioak eta guztion artean egoera honi konponbidea jartzeko hilabete hauetan zehar antolatu ditugun ekintzetara etortzeko gonbita luzatzen ditugu. Beharrezkoa zaitugu, zu, zure kuadrilakoak, lagunak eta txosnak bizirik nahi dituzten guzti guztiak.
MAIATZAK 29. Ostirala, 18.00tan BATZAR IREKIA Gaztetxean.
San Pelaioetarako Egitarau zirriborroa aurkeztuko da eta bertan jendearen ekarpenak jaso eta denon artean lan ezberdinak banatuko ditugu. Oso garrantzitsua etortzea!!!!! Entzutera bakarrik bada ere, bertan udalarekin izandako harremanak zehatz mehatz azalduko dira eta zure iritzia jakin nahi dugu.Bertan herriko eragile ezberdinak, auzo elkarteetako partaideak, kirolariak, txistulariak, abeslariak… bilduko gara. Jende mordoa bildu nahi dugu eta ozen eskatu udalari NEGOZIATZEKO eta Gurekin Jaiek behar dituen eskaerak entzuteko.
EKAINAK 13. GUREKIN JAI FESTA MUNOAN eta KALEAN ZEHAR.
Egun osoan zehar kalean egongo gara, eztabaidatzen, jolasten eta guretzat hainbeste urtetan festarako gune izan dena aldarrikatzen.Informazio gehiago jasotzeko sartu gure blog berrira: Gurekin Jai. Mesedez, lagundu mezua zabaltzen.
laster arte! txosnak bizirik!!!
EKAINAK 5. PRENTSAURREKO ZABALA. Ostirala 19.00tan Munoan.
HASI DA GAZTE MARTXA’09
Publicado en Uncategorized el Abril 10, 2009 por loreeizagirrePRAKTIKETATIK BUELTAN!
Publicado en Uncategorized el Marzo 21, 2009 por loreeizagirre3. mintegia
Publicado en HUHEZI el Febrero 24, 2009 por loreeizagirreya azkenengo astian sartuta… ze azkar jutean denbora gustoa gaudenian.
sekuentzia didaktikuan lana hementxe:
ERASOTZAILEAK SUTARA!
Publicado en Uncategorized el Febrero 9, 2009 por loreeizagirreEpaiketa batean epaileak (emakumea) galdera hau egin dio bortxatuari, bortxaketaren justifikazio bila: ze arropa zeneraman gau hartan?
EMAKUME NAIZELAKO
Etxera bueltan nentorrenean
hainbat pauso nitun aitu
buelta emateko betarik gabe
laban bat nuen sentitu.
Oihukatu nahi baina ezinik
Izuak ninduen mutu,
beldurrak odola izoztu
eskuak zizkidan lotu
ene gorputzaz jabetu.
Gauetan oindik sentitzen ditut
bere hatsa ta bi esku
horrelakorik ezin da ahaztu
ta gutxiago barkatu (bis)
Oroimen hori nire buruan
mingotsa bezain ozpina
eta dirudi zu oin zaudela
barkatzen berak egina.
odolgabea azaldu zara
han egon izan bazina
geroztik ez naiz berdina
hain handia baita mina
eta barruko samina.
zure galderak piztu egin du
nire amorru ta ezina
ez dut ulertzen nire arropak
sortzen dizun jakin mina.(bis)
Zure galdera soberan dago
eta kontestuaz leko
zu emakume zaitugu eta
matxista hutsen aldeko
nire arropa ezta aitzakia
bortxatua izateko
NIRE GORPUTZA DELAKO
EMAKUME NAIZELAKO
TA EZ INOREN MENPEKO
ez naiz inola zu bezala haien
joku lohian eroriko
toga beltz hori daramazu ta
zure lotsak estaltzeko.(bis)
EZ DIREN GAUZAK ERE BADIRA
Publicado en Uncategorized el Febrero 3, 2009 por loreeizagirreLitezkeen gauzarik ederrenak ez dira.
Mezurik sakonenak ez dira oraindik esan.
Herrialde gehienak herrialde ezezagunak dira.
Ez den zenbat gauza, ez den zenbat jende den munduan.
Ez den herrialdean sortu ginen eta, geu ere,
izan, esan gabe doa, ez garena gara.
Dena gabezia, dena atzetasuna, dena bitartea,
dena hutsaldia, dena aldartea, dena lekutasuna.
Eta egiteko gehienak egiteke ditugu.
Poemarik behienenak izkiriatzeke daude…
Ez diren gauzak ere badira.
Bizitza, ez diren gauzez ere osatzen delako.
Joseba Sarrionandia


