irrika.net-en elkarrizketa

“Gustatuko litzaidake orain nagoen bezala jarraitzea. Eta gauza gehiago probatzea… ere bai”

2011/07/19

Ana Galarraga

Lore Eizagirre

Lore Eizagirre

Lore Eizagirre: ilehoria, zarauztarra, planta onekoa… Surflarien ezaugarri tipiko-topiko guztiak ditu. Eta bai, bada surflaria, baina ez pentsa hain tipikoa denik ere…

Lore Eizagirrerekin gaude, Zarauzko Surf Eskolaren parean, eta uretatik atera berritan harrapatu dugu. Zertan ari zinen? Zer moduzko itsasoa dago?

Bueno, gaur haizea eta eguraldia nahiko lainotua eta horrela, baina olatu pixkat badaude eta… Oraintxe klaseak ematen egon naiz, pare bat kurtsilo, eta, ba, nire lanean.

Ba gogorra izan behar du, igoal gaur ez zegoen aproposa zuretzako, baina olatu onak daudenean, egon beharrean hartzen, klaseak ematen ibiltzea, hori…

Bo, gogorra baino gehiago… erabili egiten dugu hori ere bai. Olatu horiek, guk disfrutatzen dugun bezala, erakusten saiatzen gara; orduan besteak disfrutatuarazten ere saiatzen gara, eta bukatu bezain laster gu ere uretara joaten gara (kar-kar)

Orduan, biak egiteko moduan moldatzen zara.

Hori da, bai, bai. Saiatzen gara behintzat.

Orain, udan, ibiltzen zara irakasle, eta kurtsoan zehar, berriz, ikasle zara. Zer ari zara ikasten?

Momentu honetan IVEF ari naiz ikasten (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak)  ). Heziketa fisikoa eta goi mailako heziketa zikloa egin ditut, biak bukatu ditut, eta aurten hasi naiz IVEF egiten. Eta pixkat ari naiz aldi berean klaseak ematen eta ikasketak, eta pixkanaka-pixkanaka aurrera jarraitzen. Ze, ematen du surfa udan bakarrik egiten dela, baina udazkena eta udaberria ere hortxe edukitzen ditugu, nahiko kalse edukitzen ditugula, eta, bueno, dena batera! Hortxe, aurrera.

Zailena, agian, hori, ez? Dena batera egitea, lana eta ikasketak, Gasteizen badira eta…

Zaila baino gehiago, hori da: azkenean ikasketak Gasteizen direla, eta lana hemen. Askotan, hemen nagoenean han daukadala buruan, eta han nagoenean, hemen. Zailena, hori: . Baina bietan oso gustura nagoenez, oso gustura. Bai.

Laguntzen du irakasle-lanetan ibiltzeak zeure irakasleak hurbilago sentitzeko edo hobeto ulertzeko igoal beste ikasleek baino, edo ez dauka zerikusirik?

Irakasle batzuekin ez dauka zerikusirik! (kar-kar). Baina bai, pixkat bai; jada papel horretan jartzea da. Azken finean, etorkizun batean, edo esango genuke, etorkizunean ez, jada oraina dela, ez? lan batean egotea. Baina zure burua ikustea beste zerbaitetan eta jada probatzen egoteak, bai laguntzen duela.

Orduan zure burua etorkizunean bai ikusten duzu irakaskuntzan.

Bai, ikusten dut. Beste gauza askotan bezala. Ez dakit zer etorriko den, baina bai ikusten dut. Lanean orain nagoen bezala jarraituko nuke. Ez nago batere gaizki, eta gustatuko litzaidake orain nagoen bezala jarraitzea. Eta gauza gehiago probatzea… ere bai.

Adibidez, zer probatuko zenuke?

Uf, gustatuko litzaidake eskola ematea irakasle bezala, bai lehen hezkuntzan gela-barruan, eta baita hortik kanpo soinketako irakasle bezala ere, edo baita eskolatik kanpo irteerak antolatzen eta… Baina beti ere erakusten. Erakustea gustatzen zait.

Zer ematen dizu zuri horrek? Zuk ematea besteei, gero zer jasotzen duzu?

Ikustea: nik ikasten dudana nik sentitzen dudana, beraiei erakustea edo beraiei ematea. Eta ikustea ari direla aurreratzen. Eta gero beraiek, surfean adibidez, badirela gai beraiek ikasitako horrekin disfrutatzeko, niri horrek asko erakusten dit, edo asko ematen dit, behintzat, niretzako.

Ba guretzako ere gozamen bat izan da zurekin egotea. Beraz, eskerrik asko, hurren arte.

Bai, zuei.

Zorte on!

Post hau Elkarrizketa, Komunikabideetan atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s