Pasa den astean Surflari Ernegatuak GARA egunkarian idatzitakoari arrazoia ematen diot. Neskak ez dira notizia!
Biarritzen egin zen munduko goi mailako nesken surf txapelketaz ari da. Maila altuagorik ez dagoen bi modalitateetako (shortboard eta longboard) txapelketa ospatu zen bertan eta shortboard kategorian azken 4 urtetan jarraian txapeldun izan den Stephanie Gilmore surflariari lekua kendu zion Carissa Moore surflari gazteak, txapelketan bertan 2. gelditu arren aurreko txapelketetako puntuen baturarekin munduko txapeldunaren titulua eskuratu baitzuen.
18 urteko gazte honen garaipenak, nesken surfa aro berri batean sartu dela erakusten digu. Izugarri ari da igotzen surf maila baina oraindik komunikabideak oso atzean daude. Tarteka nesken kirolari buruzko erreportajeak ageri diren arren, horrelako txapelketa eta gertakariak ez dira notizia.
Hala ere edo horregatik, nere txokotik, ozen ez bada ere, berriz zoriontzen zaitut Carissa. ZORIONAK!