hitzik gabe

Denbora da ez dizudala hitzik egin; ez dakidala ezer zutaz. Ezta jakin nahi ere! Baina ez zaitut ahaztu.

Hasieran hain polita zen dena eta hain gogotsu nenbilen… harreman honek motiborik zuenik ere ez zuela axola. Orain, ordea, ilusioa galduta, motiborik egon gabe jarraitzen du.

Posible da zuzenean zuri idazten dizudan lehen aldia izatea, baina egia esan, ez dakit zer esan. Esan beharko nizukeenik ere ez dakit. Ezta nola desagerraraz zaitzakedan ere!

WordPress-ek itxura aldatu du eta zuk berdin jarraitzen duzu… edo nik jarraitzen dut berdin… (itxurak ilusioa bersortuko balu…)

Beste bat arte!   edo ez…

Blog-a atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Eredu berria martxan!

Atzo jokatu ziren 5. jardunaldiak Gaztetapen (Getaria) eta Bakion. Eta garaipena etxeko taldeek lortuta sailkapenean Lonjan taldea 11 punturekin lider jarri zen puntu berdinak dituzten Bakiotarren aurretik.

Aizue! Hala ez badirudi ere hau ere surfa da. Taldea eta lagunartea bultzatzen duen surf eredu berria: KANTAURI SURF LIGA!

90 minututan talde bakoitzeko seik lehiatzen dute uretan. Hauek beraien artean laguntzeko, aholkatzeko, animatzeko… aukera duten bitartean likra soinean daramaten lehiakideak (talde bakoitzeko bat) 3 epaileren artean ebaluatuak izango direlarik. Gehienez 3 olatu hartu ondoren beste taldekide bati pasatu beharko dio likra, guztiek egin edo 90. minutua iritsi arte. Azkenik, puntuaketa guztiak batu eta irabazi duen taldeak 3 puntu eramango ditu etxera.

Datorren igandean izango da finala Zarautzen. ANIMATU!

ZSE-LonjanArgazkian: Zarauzko Surf Elkartearen eta Lonjan-en arteko jardunaldia Zarautzen

Informazio gehiago:

http://www.kantaurisurfliga.com/

http://ehkirola.org/index.php/eu/

http://www.gara.net/paperezkoa/20111114/303329/es/Euskal-Herriko-Kantauri-Surf-Liga-azken-txanpari-ekiteko-prest

http://zarautz.hitza.info/2011/11/03/%EF%BB%BFohiko-surf-ereduaz-harago/

betikotik at, Txapelketak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Berriz bueltan

Jada itsasaldi batzuk pasatu dira azkenengo aldiz idatzi nuenetik, baina esaerak dioen bezala, urak dakarrena urak daroa eta berriz naiz bueltan. Hala ere, jakin ezazue dena ez dela surfa; blog honetan ere ez!

Blog-a atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Neskak ez dira notizia!

Pasa den astean Surflari Ernegatuak GARA egunkarian idatzitakoari arrazoia ematen diot. Neskak ez dira notizia!

Biarritzen egin zen munduko goi mailako nesken surf txapelketaz ari da. Maila altuagorik ez dagoen bi modalitateetako (shortboard eta longboard) txapelketa ospatu zen bertan eta shortboard kategorian azken 4 urtetan jarraian txapeldun izan den Stephanie Gilmore surflariari lekua kendu zion Carissa Moore surflari gazteak, txapelketan bertan 2. gelditu arren aurreko txapelketetako puntuen baturarekin munduko txapeldunaren titulua eskuratu baitzuen.

18 urteko gazte honen garaipenak, nesken surfa aro berri batean sartu dela erakusten digu. Izugarri ari da igotzen surf maila baina oraindik komunikabideak oso atzean daude. Tarteka nesken kirolari buruzko erreportajeak ageri diren arren, horrelako txapelketa eta gertakariak ez dira notizia.

Hala ere edo horregatik, nere txokotik, ozen ez bada ere, berriz zoriontzen zaitut Carissa. ZORIONAK!

http://www.gara.net/paperezkoa/20110725/281005/eu/Surf/albisteak/ematerako/orduan/irizpide/propioak/dituen/komunikabiderik/ez/dago/

Blog-a, Komunikabideetan, Txapelketak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

irrika.net-en elkarrizketa

“Gustatuko litzaidake orain nagoen bezala jarraitzea. Eta gauza gehiago probatzea… ere bai”

2011/07/19

Ana Galarraga

Lore Eizagirre

Lore Eizagirre

Lore Eizagirre: ilehoria, zarauztarra, planta onekoa… Surflarien ezaugarri tipiko-topiko guztiak ditu. Eta bai, bada surflaria, baina ez pentsa hain tipikoa denik ere…

Lore Eizagirrerekin gaude, Zarauzko Surf Eskolaren parean, eta uretatik atera berritan harrapatu dugu. Zertan ari zinen? Zer moduzko itsasoa dago?

Bueno, gaur haizea eta eguraldia nahiko lainotua eta horrela, baina olatu pixkat badaude eta… Oraintxe klaseak ematen egon naiz, pare bat kurtsilo, eta, ba, nire lanean.

Ba gogorra izan behar du, igoal gaur ez zegoen aproposa zuretzako, baina olatu onak daudenean, egon beharrean hartzen, klaseak ematen ibiltzea, hori…

Bo, gogorra baino gehiago… erabili egiten dugu hori ere bai. Olatu horiek, guk disfrutatzen dugun bezala, erakusten saiatzen gara; orduan besteak disfrutatuarazten ere saiatzen gara, eta bukatu bezain laster gu ere uretara joaten gara (kar-kar)

Orduan, biak egiteko moduan moldatzen zara.

Hori da, bai, bai. Saiatzen gara behintzat.

Orain, udan, ibiltzen zara irakasle, eta kurtsoan zehar, berriz, ikasle zara. Zer ari zara ikasten?

Momentu honetan IVEF ari naiz ikasten (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak)  ). Heziketa fisikoa eta goi mailako heziketa zikloa egin ditut, biak bukatu ditut, eta aurten hasi naiz IVEF egiten. Eta pixkat ari naiz aldi berean klaseak ematen eta ikasketak, eta pixkanaka-pixkanaka aurrera jarraitzen. Ze, ematen du surfa udan bakarrik egiten dela, baina udazkena eta udaberria ere hortxe edukitzen ditugu, nahiko kalse edukitzen ditugula, eta, bueno, dena batera! Hortxe, aurrera.

Zailena, agian, hori, ez? Dena batera egitea, lana eta ikasketak, Gasteizen badira eta…

Zaila baino gehiago, hori da: azkenean ikasketak Gasteizen direla, eta lana hemen. Askotan, hemen nagoenean han daukadala buruan, eta han nagoenean, hemen. Zailena, hori: . Baina bietan oso gustura nagoenez, oso gustura. Bai.

Laguntzen du irakasle-lanetan ibiltzeak zeure irakasleak hurbilago sentitzeko edo hobeto ulertzeko igoal beste ikasleek baino, edo ez dauka zerikusirik?

Irakasle batzuekin ez dauka zerikusirik! (kar-kar). Baina bai, pixkat bai; jada papel horretan jartzea da. Azken finean, etorkizun batean, edo esango genuke, etorkizunean ez, jada oraina dela, ez? lan batean egotea. Baina zure burua ikustea beste zerbaitetan eta jada probatzen egoteak, bai laguntzen duela.

Orduan zure burua etorkizunean bai ikusten duzu irakaskuntzan.

Bai, ikusten dut. Beste gauza askotan bezala. Ez dakit zer etorriko den, baina bai ikusten dut. Lanean orain nagoen bezala jarraituko nuke. Ez nago batere gaizki, eta gustatuko litzaidake orain nagoen bezala jarraitzea. Eta gauza gehiago probatzea… ere bai.

Adibidez, zer probatuko zenuke?

Uf, gustatuko litzaidake eskola ematea irakasle bezala, bai lehen hezkuntzan gela-barruan, eta baita hortik kanpo soinketako irakasle bezala ere, edo baita eskolatik kanpo irteerak antolatzen eta… Baina beti ere erakusten. Erakustea gustatzen zait.

Zer ematen dizu zuri horrek? Zuk ematea besteei, gero zer jasotzen duzu?

Ikustea: nik ikasten dudana nik sentitzen dudana, beraiei erakustea edo beraiei ematea. Eta ikustea ari direla aurreratzen. Eta gero beraiek, surfean adibidez, badirela gai beraiek ikasitako horrekin disfrutatzeko, niri horrek asko erakusten dit, edo asko ematen dit, behintzat, niretzako.

Ba guretzako ere gozamen bat izan da zurekin egotea. Beraz, eskerrik asko, hurren arte.

Bai, zuei.

Zorte on!

Elkarrizketa, Komunikabideetan atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zuzenean ikusteko aukera

Internet-a dugun edozein txokotatik zuzenean ikus dezakegu txapelketa. Egin klik irudian eta gozatu!

Txapelketak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Munduko 17 onenak Biarritzen

Iaz munduko zirkuituan hoberen ibili ziren 17 emakumeek hartzen dute parte aurtengo WCT zirkuituan (mundu guztian maila eta prestijio gehien duen zirkuitua). Eta egun hauetan, iganderarte, Biarritzen dugu ikusgai zirkuitu honetako proba bat: ROXY PRO 2011 – BIARRITZ -.

Aurten ikaragarrizko saltoa eman da gorantz nesken surf mailari dagokionez; eta honen emaitza Biarritzen ikus dezakegu. Bertan, azken urteotan mailarik gorenean egon diren izen ezagunak zein gaztetxo, baina ez horregatik gutxiago, diren surfistak ikus ditzakegu lanean.

Horiez gain, olatuen gainean ez ezik, taularen gainean ere dantzan ibiltzen direnak ere badaude bertan: longboard modalitateko neskak. Saio hauek ere ikusgarriak dira benetan!

Irteerak, Txapelketak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hossegorretik Capbretonera

Udan uraren tenperatura berotzearekin batera, olatuen indarra ere gutxitzen joaten da. Olatuak ez dira neguan bezain indartsuak izaten, surfean ikasten hasteko aukera aparta eskainiaz.

Hala ere, Zarauzko, Zurriolako, Hendaiako edo inguruko hondartzak
utzi eta Frantzi aldera jotzen badugu olatu indartsuagoak aurki ditzakegu Landetan, Hossegorren esaterako.

Gainera kilometro gutxiren bueltan olatu tamaina ezberdinak aurki ditzakegu gure surf maila eta ausardiaren arabera lekurik onena aukeratzeko.

Irudietan ikus dezakezue itsaso handia zegoen batean Hossegorretik (3 metro egotetik) Capbretonera (metro 1 egotera) zegoen desberdintasuna:

Irteerak, Olatu bila! atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Hossegorreko argazkiak

Hossegorreko egonaldiko argazkiak “Argazkiak 2011” atalean jarrita daude dagoeneko. Hemen aurrerapen txiki bat:

Argazkiak, Irteerak, Txapelketak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ASP/QWS Estoril Surf and Music Billabong Girls 2011

Bihar hasiko da bigarren txapelketa garrantzitsu hau. Aurreko astean Hossegorren (Frantzia) izan bazen, aste honetan Estoril  edo Cascaisen izango da (Portugal). Beraz, bihartik hasita iganderarte surf maila ederraz gozatzeko aukera izango da.

Zuzenean ikusteko egin “klik” marrazkian eta zuzenean bertako web orrira iritsiko zarete.

Blog-a atalean publikatua | Iruzkin bat utzi